XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kanpora begiratu zuen.

Trasladoetarako furgoneta bat heldu berria zen atarira, nabarmenkiro lokaztuak alboak.

Argi iziotuak itzaltzen ikusi zuten biek.

Hurrengo bizten zirenean, ondoan zeukan gizona eramango zuen barruan.

- Julen, dana emon biar yako ez duk itsu-itsuan hartzeko.

Azkuek erdeinuz begiratu zion.

Zimurretan igerri zion hau isilean gordetzen saiatu zena, gelan sartu zutenetik zekiela Donostiara eramango zutela.

Orain ez zezakeen amaraun hartatik kanpo ikusi: munstroaren giza alderdia.

Ez zuen gauza batez baino pentsatzen, Zubeldia Poliziak ekarri du hara.

Eta halarik ere, bazekien errukarri agertzen ari zela zentsorearen begietara.

Hala zen. Erruki zion.

Euriaren eroria bezain astiro berrikusi zuen gau luzea.

Azkue atxilotu duteneko berri eman dion emakume ahotsa goizaldean, eta hotzikara: badaki zioa.

Loari ebatsiriko irudien parrastada hura.

Kamio ondoko harrizko petrilak ilunpetan, ibai handituaren hotsa, gidatzea eragozten zion kristal itsutua, baimena eskatu beharreko bisita.

Zertarako.

- Emaiek nire izena.

Liburua ez duk inoiz argitaratuko.

Orain isildu egingo ziren berriro ere.

Likea balitz bezala irristatuko zen lanbroa leihoko argian behera.

Gerra egin ez izanaren damua bezalaxe, berdin hiltzea ala ez.

Ez zion esango.

Ez dute hori nahi, eta ez dakit benetan ari zatzaizkidan liburuarena diozunean.